Mostrando entradas con la etiqueta Euskaraz. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Euskaraz. Mostrar todas las entradas

miércoles, 2 de mayo de 2007

Euskaraz irakurtzeko...


Euskaraz irakurtzeko, besteak beste:
- Islam-a, zibilizazio ezezagun baten gorabeherak, Donostia, Gaiak Argitaldaria, 1991
- Omar Khayyam, Rubaiyatak, Donostia, Erein, 2001
- Mehdi Charef, Arkimede-ren hareneko te hura, Bilbo, Desclée de Brouwer, 1995
- Tahar Ben Jelloun, Bakarkako isolamendua, Susa, 1990
- Tahar Ben Jelloun, Arrazismoa nire alabari azaldua, Tafalla, Txalaparta, 2001
- Paul Nicholson, Hiru aste Ramalako setioan, Iruñea, Egunkaria, 2002
- Yasar Kemal, Zanpa ezak sugea, Tafalla, Txalaparta, 1999
- Yasar Kemal, Arafat mendiaren sumina, Alberdania eta Elkar, 2003

Ibrahim Jauna eta Koranaren loreak


Paris. Hirurogeiko hamarkada. Hamaika urteko mutiko bat, Momo, Kale Urdineko janari dendako saltzailearen lagun egin da, hau da, Ibrahimena, kale judu bateko arabiar bakarraren laguna.
Itxurak beti dira engainagarriak, baina: Kale Urdina ez da urdina; Ibrahim ez da arabiarra; eta, bizitza, agian, ez da dirudien bezain tristea.
Alkimia lan handia Eric-Emmanuel Schmitt-ena, izan ere osagai gutxi batzuekin, xumetasun inbidiagarri batez, istorio benetan hunkigarria eraiki baitu, arrazoia sentimenduz haragiztatuz eta arima pentsamenduz jantziz.
«Barrea eragiten du, negarra eragiten du eta, hitz batez, liluragarria da».
Paris Match
http://www.erein.com/liburuak/libIbrahim.htm

jueves, 22 de febrero de 2007

Musulman nauzu /1/

Islama bost zutabetan oinarritzen da:
Allah izan ezik jainkorik ez dagoela eta Muhammad Bere profeta dela aitortzea (hau da, xahada); salat -a (edo otoitzaldia) betetzea;
zakat -a (edo diruaren garbiketa) ordaintzea;
Allahen etxerako hadj -a (edo pelegrinazioa) egitea
eta Ramadan hilabetean sawma (edo baraualdia) betetzea.
(Imam An-Nawawi "Berrogei Hadith", 3. hadith-a)